Kaixo lagunok!! Disfrutatu Teknologia Berriei buruzko blog honetan!

domingo, 12 de diciembre de 2010

DELICIOUS

Egia esan hasieran ez nekien ziur zein ikasgairi buruz egingo nuen bilaketa dudan nengoen euskara eta Ingelesaren artean baina wiki-a euskara ikasgaiari buruz egin dugunez, oraingoan ingelesa aukeratu dut.
Honi buruzko informazioa bilatzen ari nintzenean, googlen, Lehen HEzkuntzan Ingelesak duen garrantzia azpimarratu nahi nuen, horretarako neska baten blogean aurkitu dudan artikulu bat igo dut. Honetan argi azaltzen da zergaitik den hain garrantzitsua ingelesa irakastea hasierako urteetatik.
Gero, Lehen Hezkuntzako ariketak bilatzen hasi naizenean nagusientzako hainbat material aurkitu dut, baita FIRST tituluari buruzko informazioa. Hura hartu eta etiketa berri bat sortu nuen "ENGLISH" izenekoa.
Lehen Hezkuntzako informazio bilaketan zaila egin zait hasieran nahi nuena bilatzea baina aukeratu dudana ikustean jakin dut hori zela aproposena eta konpletoena.
Web gune honetan; http://theyellowpencil.com Lehen Hezkuntzako testuliburu baten web orria aurkitu dut.
Hain konpletoa iruditu zait non egin ditudan sarrera guztiak web gune honetakoak izan baitira. Horregaitik, lehenik eta behin web orriko sarrerarako etiketa sartu dut "ingelesekoAriketak" izenarekin. Etiketa honetan beste sarrera guztiak sartu ditut. Web guneko sarreran zenbait aukera egon dira eta nik ariketak egiteko aukera aukeratu dut, norbaitek web orriko sarreratik pasatu nahi ez badu. Ariketen barruan, interesgarriak iruditu zaizkidan aukerak aukeratu eta deliciousen sartu ditut, batik bat, vocabulary, grammar, irregular verbs, irakasleentzako gida eta bideo batzuk.
Web gunea orokorrean interesgarria iruditu zait baina hauek dira gehien erabili beharko litzatekeen materialak, behintzat ingeleseko ikasketerako nire ustez garrantzitsuenak dira.
Aipatu nahi dut ere bideoen aukeran bertan klik egitean the yellow pencil-en blog ofizialera eramaten zaituela. Horregatik iruditu zait hain egokia web gune hau azken finean oso ezaugarri eta aukera ezberdinak dituelako.
Azkenik komentatu, hasieran zaila egin zaidala deliciousera web orriak sartzea. Baina behin eginda segituan egin dut lana.

Julian Assange´s atxilotua

miércoles, 1 de diciembre de 2010

ARBEL DIGITALAK ONURAGARRIAK ALA EZ?

Testuan argi gelditu zait arbel digitalari egiten dion kritika eta ni horrekin batera nator.
Baina kontraesana iruditzen zait irakasle batzuek hain tresna ontzat izendatzea benetan horrela ez bada, ez dagoelako oraindik lotura finkorik hezkuntza eta arbel digital hauen artean.
Jarraian igo dudan bideo honetan arbel digitalarekin lan egin duten irakasle batzuen esperientzia kontatzen da.

viernes, 26 de noviembre de 2010

MULTIMEDIA LITERACY DIGITAL STORY ETA TISCA RESUME



Bideo bien artean konplementatu egiten dira. Multimedia literacy digital story bideoan oso sinpleki pentsatzera eramaten gaitu lehengo eta gaur egungo hezkuntzan egon diren aurrerakuntzetan teknologia berriari esker. Lehen ia imajinatu ere ezin genuena gaur egun gure begiekin ikus dezakegu adb: eguzkiaren azala, gizakiaren bihotzaren funtzionamendua...
Baina bideo honek ez digu benetan paperean jartzen, Tiscak egin duen bezala. Teknologia berriek bai hezkuntzan eta baita eguneroko bizitzan aldaketak sortu ditu baina gauza asko galdetu behar gara. Hemen sartzen gara alfabetizazio kritikoaren gaian.
Sarean dagoena interpretatzen jakin behar dugu. Ez dugu teknika besterik jakin behar, informazioa analizatu, aukeratu, aurkitu... egin behar dugu. Aldi berean guk sortzen duguna ere komunikatu behar dugu, gure lana eta ezagutza zabaltzen ausartu behar gara.
Beste ildo batetik joanda, oso garrantzitsua da aztertzea guk kontsumitzen dugunak beti duela nolabaiteko konpentsazioa beste batentzako nahiz eta ez konturatu. Enpresa bat da eta besteak bezala bere lorpenak nahi ditu. Horregatik kontzienteak, kritikoak eta erantzuleak izan behar gara aspektu guztietan.
Azkenik aipatu, kultura digital baten barnean murgilduta gaudela eta honen parte izan behar garela gure jakintza eta ezagutzak zabalduz. Honek balore batzuk izatea suposatzen du, hezkuntza mailan bereziki, baina ez soilik, barneratu behar direnak. Ekosistema moduan ulertu behar dugu sarea. Hortik aurkitzen dugun informazioa hartu, hobetu, berreraiki eta zabaldu behar dugu, gure lana besteek ezagutzeko, hobetzeko edo ikasteko.
Irakasle honek aipatu duen moduan, ekintza hau irakasleek eta baita ikasleek egin ahal dutena da. Irakasleen aldetik bere lana ona ez izatearen beldur handia dago. Baina autoestimua landu behar da eta argi izan denok erratu ahal garela.
Nire ustez azken ideia hau hezteko beste era bat da. Sareko informazioa hartu, hobetu, berreraiki eta zabaltzean hura irakurtzen duten guztiei hezten ari gara. Gainera idatzitako zerbait zuzena ez bada beste batek zuzendu ahal dizu eta zuk ere ikasi dezakezu.

NETIKETAK

Netiketak, sarean besteak ez molestatzeko gomendio bilduma da. Sareko harremanetaraoko 10 arau daude. Arau hauek aztertu egin ditut eta ez dira berriak niretzako baina batzuk erabiltzen ditut eta beste batzuk ez eta badakit ohitura faltagatik dela.
Zerrendako puntuak komentatuko ditut nik egiten dudan erabilera azalduz:
1. Posta zerrendan norbait sartzeko beti eskatzen dut baimena. Gehienetan beharrezkoa delako norbait zerrendan izatea baimena emantzat hartzen da baina galdetu egiten dut normalean. Zenbait aplikazioetan nahiz eta pertsonalki baimena ez eskatu berak aplikazioak esaten dizu nahi baduzun beste batek zure helbidea hartzea.
2. eta 3. Normalean beti hartzen ditut kontuan formato unibertsalak edo behintzat nire ingurukoek erabiltzen dutenak beraz moldatu egiten ditut. Espazioaren kontua dela eta argazkiak dira gehien okupatzen dutenak eta beti txikitzen ditut tamainuz nire ordenagailuko memoria ere ez betetzeko larregi.
4. Puntu honetan esaten dena ez dut egiten jakintzat ematen dudalako, inguruko guztiek betiko programak erabiltzen ditugulako eta ez daukagu zertan esan.
5. Ez dut normalean letra larriz idazten. Letra larriz idazten dudan bakarra zer bait garrantzitsua da, enfasia emateko edota baita aldarrikatzen egongo banintz moduan adierazteko esaten dudana.
6. Oraindik ez dut inolako salaketarik egin internet bidez.
7.  eta 8. Ez dut e-mailetako zaborra kentzen eta aitortzen dut ohitura falta eta komoditateagatik dela.
9. Zabor oso gutxi botatzen ditut baina zerbait botatzen badut beti doaz pertsonalizatuta.
10. Ez dut ia ezer sinesten, behar bada gutxiegi.

Hasiera batean arau denak maila berdinean jarri ditut garrantzia bera emanez denei baina ondo pentsatu eta gero egia da badirela bi behintzat besteak baino garrantzitsuagoak direna; dena sinestearena eta besteen helbideak ezabatzearena.

Sinesgarritasunaren kontua oso arriskutsua izan daiteke batez ere gaur egun entzuten diren lapurketa eta engainuak kontuan hartzen baditugu.
E-mailetako beste pertsonen helbideak kentzea ere oso garrantzitsua da, helbide hoietatik edonork zure datuak lortu ditzazkeelako eta errespetu oso handia da ekintza hau burutzea.
Ez naiz ausartzen esatera zein den garrantzia gutxikoa, harremanetan errespetua izatea bada asuntoa arau guztiak dira kontuan hartzekoak.
Azkenik esan, arau hauek bete ahal izateko konpetentzia digitala eta aplikazioak erabiltzen jakitea dela misterio bakarra. Hori jakinda arauak barneratzea eta hauek jarraitzen ohitzea izango litzateke lan bakarra.