Kaixo lagunok!! Disfrutatu Teknologia Berriei buruzko blog honetan!

miércoles, 10 de noviembre de 2010

ETEN DIGITALA

ETEN DIGITALA

Eten digitala teknologia berriak erabiltzen dituzten pertsonen, instituzioen, gizarteen edo nazioen artean eta teknologia berriak erabiltzen ez dituzten pertsonen, instituzioen, gizarteen edo nazioen arteko ezberdintasuna da. Zehazki esanda, teknologia berriei hurbiltzeko aukera dutenen eta ez dutenen arteko ezberdintasuna. Ondorioz, teknologia berriek eskaintzen dituzten komunikazioarako posibilitatetik, formakuntzatik, laguntza ekonomikotik, etabarretik at gelditzen dira, giza garapen, garapen sozial eta garapen ekonomikotik aldenduz eta nolabait marginazio egoeran utziz.
Teorian, guztiek aukera berdina izan beharko genuke teknologia berrien munduan sartzeko, baina errealitatean horrela ez da gertatzen. Ondorioz, informazio nahikoa ez izateak ezagutza maila baxua eta hezkuntza egokia jasotzeko posibilitatea murriztu egiten du.
Eten digitalaren sare honetan zenbait eten mota ere desberdintzen ditugu hala nola;
    • Eten ekonomikoa:
      Eten mota garrantzitsuenetarikoa da, beste eten batzuetan eragin zuzena duelako. Maila ekonomikoaren arabera teknologia berrietara hurbiltzeko gaitasuna ezberdina izango da honek eskaintzen dituen onuretara hurbilduz edota urrunduz.
      Lurraldeen arteko ekonomia baldintza ezberdinen arabera sortzen da eten maila.
    • Barruko etena:
      Lurralde berean dauden gizarte talde edo pertsonen arteko etena da. Lurralde bakoitzean mota ugariko ezaugarri ezberdinak dituzten pertsona edo giza talde daude etenak lurralde barruan ere sortuz.
    • Eten teknologikoa:
      Eten ekonomikoak sortzen duen ondorioetako bat da. Ekonomia mailak baldintzatzen du beharrezko teknologia izatea edo ez, eten mota hau sortuz.
    • Genero etena:
      Esan daiteke eten mota hau nolabait kulturaren arabera baldintzatuta dagoela. Orain gutxi arte eta leku askotan gaur egun arte ere, emakumeek lan munduan sartzeko eskubide oso urriak izan dituzte. Beraz, argi dago inkestetan agertzen diren emaitzak agertzea. Gizonezkoek, emakumezkoek baino gehigo erabiltzen dituzte teknologia berriak.
      Gai honetan teknologia berriek badute bere leku garrantzitsua, emakumeak gizonezkoen lan mundu honetan sartzeko aukera ematen baitute.
    • Eten generazionala:
      Inkestetan ondorioztatu den bezala jaiotza urteak zer ikusi handia du teknologia berrien erabilpenean. Gazteenak teknologia mundu honetan erabat jaioak dira. Gero eta helduagoak direnen taldean gero eta gutxiago dira teknologia berrietan trebeak direnak.
      Hezkuntza eta kultura motak baldintzatzen du fenomeno hau.
    • Hizkuntza etena:
      Teknologia berrien hizkuntza ofiziala ingelera da beraz, hizkuntza honetan trebeak ez izateak noizbehinka arazoak sortzen ditu.
      Ingelera jakiteaz gain, beharrezkoa da erabiltzaileek alfabetizazio digitala izatea, hau da, idazteaz eta irakurtzean aparte, baliabide eta gaitasuna izan, informazioa maneiatu, aukeratu, egituratu eta kudeatzeko.
    • Ezaugarri fisiko eta psikikoen araberako etena:
      Teorian eskolak ikasle guztientzako izan behar du erantzuna baina premia berezidunentzako ez du erantzunik gai honetan. Adaptazioak egon badaude baina zentroetan ez dira martxan jartzen.
      Eten hau murrizteko eta eskolaren helburu nagusia betetzeko, ezinbestekoa da irakaslearen prestakuntza baina baita, eskola eta enpresen arteko elkarrekintza teknologia berriak ikasleen premietara moldatzeko.
      Oso garrantzitsua da jakitea honek, premia berezidunen haurrengan badituela bere onurak, besteak beste, autonomia lortzea, komunikatzeko zailtasuna gutxitzea, marjinazioa murriztea...
    • Hezkuntza etena:
      Eten mota honetan irakasle eta ikasleen artean dagoen ezagutza ezberdintasunari buruz dihardu. Gaur egungo ikasleak teknologia berriak erabiltzeko jaioak dira baina behar bada ez dute era egokienean erabiltzen onura gehien ateratzeko. Honen arrazoia eskolan haurrak mundu honetan ez heztea da. Irakasleak oraindik ez daude prestatuta eta batzuk beldurtuta daudenez bide errezenera jotzen dute eta ez dute teknologia berririk erabiltzen klaseetan.
      Beraz, ikastetxeetan bi aldaketa egon behar dira. Alde batetik, hezitzaileak prestatzea. Bestetik, metodologia aldatzea eta material berria erabili eta sortzea. 

      Nire ustez, izugarrizko akatsa da eskolek erantzun egokiak ez ematea bere helbururik orokorrena gizartean erantzukisunez biziko diren pertsonak hezi nahi baditu. Gaur egungo gizartea, informazioaren gizartea da beraz, derrigorrezkoa da eskoletan ikasleei dagokien prestakuntza ematea. Argi dago ikastetxearen egituran eta filosofian aldaketa ugari egon behar direla, gaitasun ekonomikoak direla medio.
      Gaitasun ekonomikoak ia dena baldintzatzen du. Horregatik sortzen da eten ekonomikoa deritzoguna.
      Generazio eta genero etena gehien bat kulturagatik dago baldintzatua, emakumeek eta gizanezkoek kultura ezberdinetan duten papera teknologia berrien erabilpenean islatzen delako.
      Ondorioz, gizarteari dagokionez, behar beharrezkoa da hiritarrak etenez kontzientziatzea eta honetan esku hartzea ahalik eta “marjinatu” gutxien egoteko.
      Eskolari dagokionez, argi dago zein izan behar den bere papera: Pertsona erantzule, aske eta kritikoak hezi nahi baditu, informazioaren gizarte honetara hurbildu beharko da.











No hay comentarios:

Publicar un comentario