Kaixo lagunok!! Disfrutatu Teknologia Berriei buruzko blog honetan!

domingo, 12 de diciembre de 2010

DELICIOUS

Egia esan hasieran ez nekien ziur zein ikasgairi buruz egingo nuen bilaketa dudan nengoen euskara eta Ingelesaren artean baina wiki-a euskara ikasgaiari buruz egin dugunez, oraingoan ingelesa aukeratu dut.
Honi buruzko informazioa bilatzen ari nintzenean, googlen, Lehen HEzkuntzan Ingelesak duen garrantzia azpimarratu nahi nuen, horretarako neska baten blogean aurkitu dudan artikulu bat igo dut. Honetan argi azaltzen da zergaitik den hain garrantzitsua ingelesa irakastea hasierako urteetatik.
Gero, Lehen Hezkuntzako ariketak bilatzen hasi naizenean nagusientzako hainbat material aurkitu dut, baita FIRST tituluari buruzko informazioa. Hura hartu eta etiketa berri bat sortu nuen "ENGLISH" izenekoa.
Lehen Hezkuntzako informazio bilaketan zaila egin zait hasieran nahi nuena bilatzea baina aukeratu dudana ikustean jakin dut hori zela aproposena eta konpletoena.
Web gune honetan; http://theyellowpencil.com Lehen Hezkuntzako testuliburu baten web orria aurkitu dut.
Hain konpletoa iruditu zait non egin ditudan sarrera guztiak web gune honetakoak izan baitira. Horregaitik, lehenik eta behin web orriko sarrerarako etiketa sartu dut "ingelesekoAriketak" izenarekin. Etiketa honetan beste sarrera guztiak sartu ditut. Web guneko sarreran zenbait aukera egon dira eta nik ariketak egiteko aukera aukeratu dut, norbaitek web orriko sarreratik pasatu nahi ez badu. Ariketen barruan, interesgarriak iruditu zaizkidan aukerak aukeratu eta deliciousen sartu ditut, batik bat, vocabulary, grammar, irregular verbs, irakasleentzako gida eta bideo batzuk.
Web gunea orokorrean interesgarria iruditu zait baina hauek dira gehien erabili beharko litzatekeen materialak, behintzat ingeleseko ikasketerako nire ustez garrantzitsuenak dira.
Aipatu nahi dut ere bideoen aukeran bertan klik egitean the yellow pencil-en blog ofizialera eramaten zaituela. Horregatik iruditu zait hain egokia web gune hau azken finean oso ezaugarri eta aukera ezberdinak dituelako.
Azkenik komentatu, hasieran zaila egin zaidala deliciousera web orriak sartzea. Baina behin eginda segituan egin dut lana.

Julian Assange´s atxilotua

miércoles, 1 de diciembre de 2010

ARBEL DIGITALAK ONURAGARRIAK ALA EZ?

Testuan argi gelditu zait arbel digitalari egiten dion kritika eta ni horrekin batera nator.
Baina kontraesana iruditzen zait irakasle batzuek hain tresna ontzat izendatzea benetan horrela ez bada, ez dagoelako oraindik lotura finkorik hezkuntza eta arbel digital hauen artean.
Jarraian igo dudan bideo honetan arbel digitalarekin lan egin duten irakasle batzuen esperientzia kontatzen da.

viernes, 26 de noviembre de 2010

MULTIMEDIA LITERACY DIGITAL STORY ETA TISCA RESUME



Bideo bien artean konplementatu egiten dira. Multimedia literacy digital story bideoan oso sinpleki pentsatzera eramaten gaitu lehengo eta gaur egungo hezkuntzan egon diren aurrerakuntzetan teknologia berriari esker. Lehen ia imajinatu ere ezin genuena gaur egun gure begiekin ikus dezakegu adb: eguzkiaren azala, gizakiaren bihotzaren funtzionamendua...
Baina bideo honek ez digu benetan paperean jartzen, Tiscak egin duen bezala. Teknologia berriek bai hezkuntzan eta baita eguneroko bizitzan aldaketak sortu ditu baina gauza asko galdetu behar gara. Hemen sartzen gara alfabetizazio kritikoaren gaian.
Sarean dagoena interpretatzen jakin behar dugu. Ez dugu teknika besterik jakin behar, informazioa analizatu, aukeratu, aurkitu... egin behar dugu. Aldi berean guk sortzen duguna ere komunikatu behar dugu, gure lana eta ezagutza zabaltzen ausartu behar gara.
Beste ildo batetik joanda, oso garrantzitsua da aztertzea guk kontsumitzen dugunak beti duela nolabaiteko konpentsazioa beste batentzako nahiz eta ez konturatu. Enpresa bat da eta besteak bezala bere lorpenak nahi ditu. Horregatik kontzienteak, kritikoak eta erantzuleak izan behar gara aspektu guztietan.
Azkenik aipatu, kultura digital baten barnean murgilduta gaudela eta honen parte izan behar garela gure jakintza eta ezagutzak zabalduz. Honek balore batzuk izatea suposatzen du, hezkuntza mailan bereziki, baina ez soilik, barneratu behar direnak. Ekosistema moduan ulertu behar dugu sarea. Hortik aurkitzen dugun informazioa hartu, hobetu, berreraiki eta zabaldu behar dugu, gure lana besteek ezagutzeko, hobetzeko edo ikasteko.
Irakasle honek aipatu duen moduan, ekintza hau irakasleek eta baita ikasleek egin ahal dutena da. Irakasleen aldetik bere lana ona ez izatearen beldur handia dago. Baina autoestimua landu behar da eta argi izan denok erratu ahal garela.
Nire ustez azken ideia hau hezteko beste era bat da. Sareko informazioa hartu, hobetu, berreraiki eta zabaltzean hura irakurtzen duten guztiei hezten ari gara. Gainera idatzitako zerbait zuzena ez bada beste batek zuzendu ahal dizu eta zuk ere ikasi dezakezu.

NETIKETAK

Netiketak, sarean besteak ez molestatzeko gomendio bilduma da. Sareko harremanetaraoko 10 arau daude. Arau hauek aztertu egin ditut eta ez dira berriak niretzako baina batzuk erabiltzen ditut eta beste batzuk ez eta badakit ohitura faltagatik dela.
Zerrendako puntuak komentatuko ditut nik egiten dudan erabilera azalduz:
1. Posta zerrendan norbait sartzeko beti eskatzen dut baimena. Gehienetan beharrezkoa delako norbait zerrendan izatea baimena emantzat hartzen da baina galdetu egiten dut normalean. Zenbait aplikazioetan nahiz eta pertsonalki baimena ez eskatu berak aplikazioak esaten dizu nahi baduzun beste batek zure helbidea hartzea.
2. eta 3. Normalean beti hartzen ditut kontuan formato unibertsalak edo behintzat nire ingurukoek erabiltzen dutenak beraz moldatu egiten ditut. Espazioaren kontua dela eta argazkiak dira gehien okupatzen dutenak eta beti txikitzen ditut tamainuz nire ordenagailuko memoria ere ez betetzeko larregi.
4. Puntu honetan esaten dena ez dut egiten jakintzat ematen dudalako, inguruko guztiek betiko programak erabiltzen ditugulako eta ez daukagu zertan esan.
5. Ez dut normalean letra larriz idazten. Letra larriz idazten dudan bakarra zer bait garrantzitsua da, enfasia emateko edota baita aldarrikatzen egongo banintz moduan adierazteko esaten dudana.
6. Oraindik ez dut inolako salaketarik egin internet bidez.
7.  eta 8. Ez dut e-mailetako zaborra kentzen eta aitortzen dut ohitura falta eta komoditateagatik dela.
9. Zabor oso gutxi botatzen ditut baina zerbait botatzen badut beti doaz pertsonalizatuta.
10. Ez dut ia ezer sinesten, behar bada gutxiegi.

Hasiera batean arau denak maila berdinean jarri ditut garrantzia bera emanez denei baina ondo pentsatu eta gero egia da badirela bi behintzat besteak baino garrantzitsuagoak direna; dena sinestearena eta besteen helbideak ezabatzearena.

Sinesgarritasunaren kontua oso arriskutsua izan daiteke batez ere gaur egun entzuten diren lapurketa eta engainuak kontuan hartzen baditugu.
E-mailetako beste pertsonen helbideak kentzea ere oso garrantzitsua da, helbide hoietatik edonork zure datuak lortu ditzazkeelako eta errespetu oso handia da ekintza hau burutzea.
Ez naiz ausartzen esatera zein den garrantzia gutxikoa, harremanetan errespetua izatea bada asuntoa arau guztiak dira kontuan hartzekoak.
Azkenik esan, arau hauek bete ahal izateko konpetentzia digitala eta aplikazioak erabiltzen jakitea dela misterio bakarra. Hori jakinda arauak barneratzea eta hauek jarraitzen ohitzea izango litzateke lan bakarra.

domingo, 21 de noviembre de 2010

ESKOLA 2.0 ETA ARBEL DIGITALA

Askotan entzuna izan dugu Eskola 2.0 fenomenoa eta arbel digitala gure eskolak etorkizunerako prestatuko zituela, hezkuntza emaitzak hobetuz. Baina ideia horretatik oso urrun mantentzen da.
Eskola 2.0 eta honekin sartu den arbel digitala materiala saltzen duten enpresa multinazionalentzako negozio hutsa izan da. Hauek bere tresnak aurkeztu eta saldu dituzte eskolen emaitza hobeagoak izango direlakoan baina ez da horrela izan. Tresna hauek eskoletan sartu dira inongo helburu didaktiko eta pedagogikorik gabe askotan emaitza hobeak bermatu beharrean, emaitza txarragoak ziurtatuz.
Enpresa hauek bere tresna digitaletan programa zehatz batzuk sartu dituzte eta haiek eta besterik ezin dira erabili eskoletan. Honetarako ez dute eskolaren parte hartzea eskatu, ezta hauek dituzten teknologiak kontuan hartu eta ezta irakasle eta ikasleen ezaugarriak. Beraz, norentzako sortuak izan dira? Plan honetako bultzatzile batek esan duen bezala; "harrigarria izan da hezkuntza munduan murgiltzea teknologia hau, dirua zeukaten profesionalentzako sortua izan baitzen".
Argi dago ez duela zentsunik Eskola 2.0-ren masifikazio hau eta horrela ikusi da Aragonen egin zen Eskola 2.0-ren praktikan. Guzti hau ikusita badira eskolak EZ esan diotenak Eskola 2.0 proiektuari baina ez diote ezetz esan Teknologia Berriei.
Alde batetik, ez esateak Eskola 2.0 ri, ezetz esaten ari zaio programa inposatzaile bati, ez duenak bere gain hartzen hezkuntza pedagogikoak ezta estrategia didaktikoak. Honek buelta emango balu posiblea izango litzateke Eskola 2.0 proiektua.
Bestetik esan, Teknologia Berriei ez zaiela ezetz esaten Informazioaren Gizarte honetan oso garrantzitsuak baitira.
Bukatzeko esan, hezkuntzaren egoerak onera joan dadin eta benetan tresna digital hauek bere lekua izan dezaten eskoletan, lehenik eta behin eskolaren errealitate anitzak ezagutu behar dira emaitza hobeagoak ziurtatzeko asmoz.

viernes, 12 de noviembre de 2010

LAGUNTZA!!!!!

Eskegitzen ditudan testuen paragrafo batzuk "negritan" jartzen zaizkit eta ez dakit zergatik. Norbaitek badaki nola kentzen den, mesedez idatzi hemen.
Eskerrik asko!

TEKNOLOGIA BERRIAK ETA ESKOLA

Teknologia berriek zein erabilgarritasun dute eskolan?Badute aplikazio didaktikorik?
Aplikazioak informazioa kudeatzeko, konpartitzeko, tratatzeko etb. erabiltzen diren tresnak dira. Hainbat aplikazio daude, hala nola, youtube, google, tuenti, wiki, blogak... Aplikazio hauek Web 2.0 esixtitzea posible egiten dutenak dira.
Jakinik aplikazio hauek informazioaren kudeaketan garrantzia handia dutela argi dago badutela aplikazio didaktikoa. Beraz, eskolan erabiltzean badute bere eragina hezkuntzari dagokionez;
    • Informazioa egituratu eta sailkatu daiteke.
    • Hainbat informazio jartzen da ikaslearen esku era “errezean”.
    • Ikasleek interaktuatu dezakete: ariketak egin, jolastu, zerbait ikasi...
    • Ikasleek ezagutza konpartitu dezakete.
    • Material birtuala erabili dezakete (bideoak, simulazioak, aurkezpenerako programak...)
    • Gurasoen eskura egon daiteke haien haurrek egiten dutena.
Egia da aplikazio guztiak ez direla adin guztietako haurrentzako baina badaude aplikazioak adin ezberdinetara moldatzen ari direnak eta neurri txikiago edo handiago batean haur guztiek erabili ditzakete.
Azkenik esan, aplikazioen erabilgarritasuna eskolan oso garrantzitsua eta handia dela baina argi izan behar dugu betiko metodo didaktikoak (koadernoa, liburua...) beti ere aplikazio barri hauekin tartekatu beharko direla.

miércoles, 10 de noviembre de 2010

ETEN DIGITALA

ETEN DIGITALA

Eten digitala teknologia berriak erabiltzen dituzten pertsonen, instituzioen, gizarteen edo nazioen artean eta teknologia berriak erabiltzen ez dituzten pertsonen, instituzioen, gizarteen edo nazioen arteko ezberdintasuna da. Zehazki esanda, teknologia berriei hurbiltzeko aukera dutenen eta ez dutenen arteko ezberdintasuna. Ondorioz, teknologia berriek eskaintzen dituzten komunikazioarako posibilitatetik, formakuntzatik, laguntza ekonomikotik, etabarretik at gelditzen dira, giza garapen, garapen sozial eta garapen ekonomikotik aldenduz eta nolabait marginazio egoeran utziz.
Teorian, guztiek aukera berdina izan beharko genuke teknologia berrien munduan sartzeko, baina errealitatean horrela ez da gertatzen. Ondorioz, informazio nahikoa ez izateak ezagutza maila baxua eta hezkuntza egokia jasotzeko posibilitatea murriztu egiten du.
Eten digitalaren sare honetan zenbait eten mota ere desberdintzen ditugu hala nola;
    • Eten ekonomikoa:
      Eten mota garrantzitsuenetarikoa da, beste eten batzuetan eragin zuzena duelako. Maila ekonomikoaren arabera teknologia berrietara hurbiltzeko gaitasuna ezberdina izango da honek eskaintzen dituen onuretara hurbilduz edota urrunduz.
      Lurraldeen arteko ekonomia baldintza ezberdinen arabera sortzen da eten maila.
    • Barruko etena:
      Lurralde berean dauden gizarte talde edo pertsonen arteko etena da. Lurralde bakoitzean mota ugariko ezaugarri ezberdinak dituzten pertsona edo giza talde daude etenak lurralde barruan ere sortuz.
    • Eten teknologikoa:
      Eten ekonomikoak sortzen duen ondorioetako bat da. Ekonomia mailak baldintzatzen du beharrezko teknologia izatea edo ez, eten mota hau sortuz.
    • Genero etena:
      Esan daiteke eten mota hau nolabait kulturaren arabera baldintzatuta dagoela. Orain gutxi arte eta leku askotan gaur egun arte ere, emakumeek lan munduan sartzeko eskubide oso urriak izan dituzte. Beraz, argi dago inkestetan agertzen diren emaitzak agertzea. Gizonezkoek, emakumezkoek baino gehigo erabiltzen dituzte teknologia berriak.
      Gai honetan teknologia berriek badute bere leku garrantzitsua, emakumeak gizonezkoen lan mundu honetan sartzeko aukera ematen baitute.
    • Eten generazionala:
      Inkestetan ondorioztatu den bezala jaiotza urteak zer ikusi handia du teknologia berrien erabilpenean. Gazteenak teknologia mundu honetan erabat jaioak dira. Gero eta helduagoak direnen taldean gero eta gutxiago dira teknologia berrietan trebeak direnak.
      Hezkuntza eta kultura motak baldintzatzen du fenomeno hau.
    • Hizkuntza etena:
      Teknologia berrien hizkuntza ofiziala ingelera da beraz, hizkuntza honetan trebeak ez izateak noizbehinka arazoak sortzen ditu.
      Ingelera jakiteaz gain, beharrezkoa da erabiltzaileek alfabetizazio digitala izatea, hau da, idazteaz eta irakurtzean aparte, baliabide eta gaitasuna izan, informazioa maneiatu, aukeratu, egituratu eta kudeatzeko.
    • Ezaugarri fisiko eta psikikoen araberako etena:
      Teorian eskolak ikasle guztientzako izan behar du erantzuna baina premia berezidunentzako ez du erantzunik gai honetan. Adaptazioak egon badaude baina zentroetan ez dira martxan jartzen.
      Eten hau murrizteko eta eskolaren helburu nagusia betetzeko, ezinbestekoa da irakaslearen prestakuntza baina baita, eskola eta enpresen arteko elkarrekintza teknologia berriak ikasleen premietara moldatzeko.
      Oso garrantzitsua da jakitea honek, premia berezidunen haurrengan badituela bere onurak, besteak beste, autonomia lortzea, komunikatzeko zailtasuna gutxitzea, marjinazioa murriztea...
    • Hezkuntza etena:
      Eten mota honetan irakasle eta ikasleen artean dagoen ezagutza ezberdintasunari buruz dihardu. Gaur egungo ikasleak teknologia berriak erabiltzeko jaioak dira baina behar bada ez dute era egokienean erabiltzen onura gehien ateratzeko. Honen arrazoia eskolan haurrak mundu honetan ez heztea da. Irakasleak oraindik ez daude prestatuta eta batzuk beldurtuta daudenez bide errezenera jotzen dute eta ez dute teknologia berririk erabiltzen klaseetan.
      Beraz, ikastetxeetan bi aldaketa egon behar dira. Alde batetik, hezitzaileak prestatzea. Bestetik, metodologia aldatzea eta material berria erabili eta sortzea. 

      Nire ustez, izugarrizko akatsa da eskolek erantzun egokiak ez ematea bere helbururik orokorrena gizartean erantzukisunez biziko diren pertsonak hezi nahi baditu. Gaur egungo gizartea, informazioaren gizartea da beraz, derrigorrezkoa da eskoletan ikasleei dagokien prestakuntza ematea. Argi dago ikastetxearen egituran eta filosofian aldaketa ugari egon behar direla, gaitasun ekonomikoak direla medio.
      Gaitasun ekonomikoak ia dena baldintzatzen du. Horregatik sortzen da eten ekonomikoa deritzoguna.
      Generazio eta genero etena gehien bat kulturagatik dago baldintzatua, emakumeek eta gizanezkoek kultura ezberdinetan duten papera teknologia berrien erabilpenean islatzen delako.
      Ondorioz, gizarteari dagokionez, behar beharrezkoa da hiritarrak etenez kontzientziatzea eta honetan esku hartzea ahalik eta “marjinatu” gutxien egoteko.
      Eskolari dagokionez, argi dago zein izan behar den bere papera: Pertsona erantzule, aske eta kritikoak hezi nahi baditu, informazioaren gizarte honetara hurbildu beharko da.











jueves, 4 de noviembre de 2010

AURKEZPENA

Kaixo, Ana naiz! Teknologia berriko ikasgaiaren bloga da. Ikasgai honetan bloga kudeatzen ikasiko dugu eta espero dut nire lehenengo saiakera hau denoi gustatzea.

lunes, 1 de noviembre de 2010

TEKNOLOGIA BERRIAK & INFORMAZIOAREN GIZARTEA

Teknologia berriak eta informazioaren gizartea, elkarreragineko hazkuntza ziklo baten partaide dira. Urteetan zehar zientzia erabat hazi da teknologia berrien hazkuntza azkarra eraginez. Teknologia berriek gutxika gure gizartearen parte garrantzitsua hartzen hasi ziren, gure ekonomiaren eragile nagusia aldatuz. Gutxika industria eta zerbitzu gizartetik informazio gizartera pasatu gara azken finean, garrantzitsuena informazioa eskuratu, kudeatu, konpartitu etb izan zelako eta delako. Hitz gutxitan esanda, teknologia berriak hain garrantzitsuak izan dira eta hain eragin handia izan dute guregan non gizarte mota ere aldatu da, informazioaren gizartera hurbilduz. Guzti honek hainbat ondorio izan ditu, hala nola: - Erabat globalizatu gara. Gaur egun ez dago munduan ia tokirik interneten bidez konektatuta ez dagoenik. - Gizakien arteko harremana oso zuzena nahiz eta ordenagailutik izan. Mundu guztiko pertsonekin konektatua gaude. - Milaka aplikazioen sorkuntza informazioa konpartitzeko, aldatzeko, sortzeko, aldatzeko, sailkatzeko... Adibidez; google, gmail, tuenti, facebook, wikipedia, delicious... - Publizitatea egiteko era berria, edozein pertsonak egin ahal duena erraztasunez. - Publizitate kontextuala, pertsona bakoitzari espreski zuzenduta dagoen publizitatea. - Publizitate fidagarriagoa. - Produktuen erosketa munduko edozein puntutik, zure etxerarte heltzen da. - ...

viernes, 22 de octubre de 2010

"Prometeus" La revolución de los medios.




Gaia komunikabideen etengabeko hazkudea da. Bideo osoan komunikabideen hedaketa, gure eguneroko bizitzan duen eraginari dagokionez, eta etorkizunean izango duen eraginari dagokionez, azaltzen du.
Gaur egun arte izan duen hedapenari dagokionez, komunikabideak estatikoak izatetik internetera pasatu direla dio, oso azkar eta gure bizitzako zereginak erraztuz.

Bideoa ikusi eta gero egia esan izutu egin naiz batez ere planteatu duen etorkizuna ikustean. Badakigu internetek izugarrizko aurrerakuntza eman duela eta gure bzitzan gauza batzuetarako ezinbesteko bihurtu dela baina etorkizunean planteatzen den errealitate alternatiboa oso kuestionagarria da. Egia da internetek erraztasun eta aukera asko ematen dizkiela kontsumitzaileei baina espero dut horrek ez markatzea erabat gure etorkizuna adierazi duten bezala. Irudikatutako etorkizunean sasi errealitate batean biziko gara gure identitatea galduz.
Hori bai, ondo deritzot komunikabideen dualismoa egotea alde batetik, komunikabide estatikoak eta bestetik, internet baina komunikabide estatikoak desagertzea eta gure errealitate osoa interneten sartzea arriskutsua deritzot. Ez dut uste gizakiak prestatuta gaudenik eta egongo garenik internet benetan ondo eta zentsuz erabiltzeko. Gure atentzio osoa interneten jartzen bada burua galduko dugu seguru nago. Gure harremanak zeharkakoak bihurtuko lirateke eta gauzarik sinpleenak ere etxeko ordenagailutik egingo genuke gure kualitate eta ezagarriak galduz.
Ados nago informazioaren gizartearen hazkundean murgiltzea gizarte eta hezkuntza mailan baina zoratu gabe.
Emandako etorkizuna ez gertatzeko eskolaren zeregina bikoitza izan behar da. Alde batetik, ikasleak digitalizazio konpetentziaren jakintzara hurbildu, gure munduan oso zati garrantzitsua betetzen duelako. Bestetik,ikasleak gure errealitatearen kontsientzian hezi, interneteko sasi errealitatetik urrunduz. Eskolak ezin izango ditu inoiz ere ahaztu komunikabide estatikoak.

jueves, 21 de octubre de 2010

miércoles, 20 de octubre de 2010

WEB 2.0: THE MACHINE IS US




- Zergatik esaten du makina geu garela?
Makinak informazioa erakusten digu baina informazioa sortzerakoan gu gara honen egile. Guk agintzen diogu makinari zer idatzi behar duen gu geu makina bihurtuz.
- Zeintzuk dira HTML eta XML lengoaien arteko desberdintasunak? eta hoien ondorioak?
HTML: Edukia eta egitura batera doaz. Aditu batek besterik ezin du maneiatu.
XML: Edukia eta egitura banatuta daude. Edozein kontsumitzailek sortu, manipulatu edo konpartitu dezake edukiak dagoen informazioa.
ONDORIOAK: HTML formatua ez da hain malgua XML formatua baino. XML informazioarekin lan egiteko malgutasun handia dago egitura eta edukia bereizirik bait doaz.
- Hainbat gauza berpentsatu behar dugula esaten du, zeintzuk? Zergatik?
Lehenengo galderan esan bezala gu gara makinaren jabe eta idazten denaren egile. Makinaren atzean pertsonak gaude ezaugarri eta identitate jakin batekin. Guk aukeratzen dugularik gure pribazitate maila.

jueves, 14 de octubre de 2010

TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN

Web 2.0



ZER DA WEB 2.0?
Web 2.0-n web semantikoa delakoa dago, hau da, interneteko aplikazioek web-aren egitura edo espazioa eskaintzen digu bertan guk informazioa sartzeko, aldatzeko edota konpartitzeko. Hitz gutxitan esanda forma eta edukia banatu egiten dira. Kontsumitzaileak produktuaren egile eta parte gara, gure artean harremanak sortuz, informazioa konpartituz etab.
APLIKAZIOAK:


Ez dago zer esanik hainbat aplikazio dituela Web 2.0-ak hala nola, youtube, google, tuenti, wiki... Aplikazio hauek Web 2.0 esixtitzea posible egiten dutenak dira. Azken finean aplikazioak dira informazioa kudeatzeko, konpartitzeko, tratatzeko etb. erabiltzen diren tresnak.
ONDORIOAK:
-Irakaskuntzan bereziki ondorio onuragarriak ditu. Zehazki haurren irakaskuntzaren prozesua hobetzen du, alfetizazio ikasketa eta emaitza onak ziurtatuz. Emaitza on hauek ikusiz orain gutxi eskolak erabat murgildu dira teknologia berrien munduan Eskola 2.0 delakoarekin. Plan honetan haurrei teknologia berriak era arduratsu batean erabiltzea irakastsi nahi zaizkie.
-Pertsonen harteko harremanak erabat arindu eta erraztu dira. Gaur egun, interneteko aplikazioen bidez, berdin hitz egin dezakezu zure herriko lagun batekin nahiz Txinan dagoen beste lagun batekin.
-Hizketaldiko harremana erraztu den moduan informazioa konpartitzeko, tratatzeko, kudeatzeko... asko erraztu da, informazio maila gehitu den moduan.
-Musika, pelikulak, bideoak etab oso eskura ditugu baina zenbait kasutan ez da beharrezkoa ere informazio guzti hori ordenagailuan izatea. Hainbat aplikazio daude ahalbidetzen dutenak dugun informazioa sarean izatea munduko edozein puntuko ordenagailutik eskuratu ahal izateko.
-Eguneroko bizitzan egiten ditugun zereginetan ere erabateko eragiina izan du. Gaur egun, edozein produkturen erosketa egin daiteke internetetik.
IRITZIA:
Ez dakit zein puntutaraino den ona teknologia berrien hedaketa azkar hau. Positiboa da adibidez erosketak egitea internetetik ezindua bazara edota produktuen eskaintza zabalagoa nahi baduzu. Ondo deritzot ere irakaskuntzan murgiltzea emaitza onak ematen baditu.
Arazoa, informazio kantitatean eta kudeatzeko eran ikusten dut. Ez dago zer esanik gero eta informazio gehigo izatea erabateko aurrerakuntza eta laguntza dela informazioaren gizarte berri honetan boterea baita baina ondo erabiltzen ez dakienarentzat eragin negatiboa izan dezake.
Bestalde, interneten dagoen "deskontrola" adibidez bideoak igotzerako orduan kritikatzen dut. Zehazki bideoen zabalkuntza honetan nolabaiteko kontrol bat jarri beharko lukete.
Azkenik esan pausurik garrantzitsuena irakaskuntzan dagoela. Gehiago esateko, informazioaren gizartean murgilduta gaudenez konpetentzia berri bat sortu da digitalizazioari dagokiona. Atal honetan erabateko erantzukizuna du irakaskuntzak etorkizuneko interneten kontsumitzaile arduratsuak sortzerako orduan.